Haritz Harreguy Studio

Musika-kutxa

ESTUDIOA

Haritz Harreguy Studioa ACOUSTHINKeko Imar Sanmartí injineru ospetsuak diseinatu eta eraiki zuen akustikoki eta behar duen guztia dauka musikak biziraun dezan. Erabilera anitzeko aretoak 180m3ko bolumena dauka eta ezaugarri akustiko bikainak: erreflektoreak eta MLS difusoreak, sabai barreiatzailea eta modulo absorbenteak. Bertan zuzenean grabatu daiteke, bai ahotsak, baita banda oso bat ere. Soinu kontrolean jakina, ekipamendurik sofistikatuena dauka eta kontrol aretoa LEDE kontzeptuaren arabera dago diseinatua.  Gainera, estudioa Donostiatik 10 minutura kokatua dago, hiritik hurbil baina mendian bertan, lasaitasuna eta inspirazioa aurkitzea errazagoa den inguru batean.